Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2024ko urriaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
4696

EBAZPENA, 2024ko irailaren 30ekoa, Arreta Soziosanitarioko zuzendariarena, Gipuzkoako lurralde historikoan osasun-arloan lurraldeko koordinazio soziosanitarioko eginkizunak bere gain hartuko dituen pertsona izendatzen duena.

Osasun Sailaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuan (2022ko abenduaren 22ko EHAA, 243. zk.) gobernantza soziosanitarioaren definizioa eta lurralde-artikulazioa ezartzen da, eta, bereziki, haren antolamendu funtzionala, kontsultarako eta parte-hartzerako organoetan eta koordinazio soziosanitarioko figuretan oinarrituta.

Kontuan hartu dira abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuaren 2. atala, lurralde-eremuaren eta kudeaketa-mailaren arabera banatutako koordinaziorako figurei dagokienez, eta bereziki 42.4 artikulua, osasun-arloan lurraldeko koordinazio soziosanitarioaren figura bere gain hartzen duten pertsonak Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak izendatuko dituela ezartzen duena.

2023ko martxoaren 9an Arreta Soziosanitarioko zuzendariaren Ebazpen bat onartu zen, osasun-arloan lurraldeko koordinazio soziosanitarioko eginkizunak beren gain hartuko dituzten pertsonak izendatzen dituena. Ebazpen horretan lurralde historiko bakoitzerako lurralde-koordinatzaileen izendapenak jasotzen ziren.

Gaur egun, Gipuzkoako lurralde historikoko Osasuneko lurralde-koordinatzaileak erretiroa hartuta utzi du kargua, eta, beraz, ordezkatu egin behar da.

Azaldutako guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kargutik kentzea Ana Calvo Aguirre, Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari medikoa (Osakidetza), Gipuzkoako lurralde historikoko osasuneko koordinatzailearen lanpostutik.

Bigarrena.– Jose Antonio Veras Sanz, Donostialdeko ESIko (Osakidetza) Balorazio eta Lekualdatze Unitateko Onarpen eta Dokumentazio Zerbitzuko atalburua, izendatzea Gipuzkoako lurralde historikoko Osasuneko lurralde-koordinatzaile.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 30a.

Arreta Soziosanitarioko zuzendaria,

MARÍA DEL CARMEN ALVAREZ ZUBIZARRETA,


Azterketa dokumentala