Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2024ko urriaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4671

IRAGARKIA, Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak eman duen G 23 2024 AD zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia.

Ezinezkoa izan da zehapen-espedienteari hasiera emateko erabaki hori ohiko moduan jakinaraztea B71054407 IFK duen pertsona juridikoari, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan.

Honen arabera, jakinarazten da 2024ko irailaren 9an zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia hartu dela, ustez osasun-araudiaren aurkako arau-hauste bat egiteagatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Hamabost (15) eguneko epea dago hasiera emateko erabakia ikusteko, egokitzat jotzen diren alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egokitzat jotzen diren frogabideak proposatzeko. Epe bera izango du espedientea aztertzeko Donostiako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakitunaren hiribidea 35).

Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, hasiera emateko erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 64.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorioetarako, hau da, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura eta hasieran ezarritako isun zehapenaren zenbatekoa % 20a murriztuko da.

Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.

Kasu bietan, metagarriak diren murrizketetaz baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago. Ordainketa-gutuna eska daiteke iragarki honen 1. puntuan zehaztutako helbidean.

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionean, «dies a quo» bezala ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko irailaren 26a.

Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOSE RAMON ARAMBARRI BADIOLA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala