198. zk., 2024ko urriaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 3 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4666
AGINDUA, 2024ko irailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Peñascal» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
«Peñascal» ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa-ziklo bat gehitzeko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; abuztuaren 28ko 774/2015 Errege Dekretua (abuztuaren 29ko BOE), Lanbide Heziketako irakaskuntzen titulu-katalogoko Oinarrizko Lanbide Heziketako sei titulu ezartzen dituena; uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua (abuztuaren 11ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan emateko Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2024-2025 ikasturterako:
Kode zenbakia: 48015839 eta 015069.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Peñascal».
Titularra: Peñascal, Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Belategi plaza 1; Bilbao-Galdakao errepidea 10 eta Lezamako Trenbide Zaharra 75.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– «Elementu metalikoen fabrikazioa» oinarrizko mailako heziketa-ziklo bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
• Lanbide-arloa: Merkataritza eta Marketina.
○ Merkataritza zerbitzuak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Merkataritza jarduerak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila.
○ Eraikinak eraberritzea eta mantentzea, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
○ Elektrizitatea eta elektronika, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
○ Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
○ Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.
○ Okintzako eta pastelgintzako jarduerak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Sukaldaritza eta jatetxe-arloa, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
○ Sukaldaritza eta gastronomia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Jatetxe arloko zerbitzuak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Sukalde-zuzendaritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Elikagaien industriak.
○ Elikagaien industriak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Elikagaiak elaboratzea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Okintza, gozogintza eta konfiteria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.
○ Etxebizitzen mantentze lanak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.
○ Hozteko eta girotzeko instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Beroa sortzeko instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa.
○ Arotzeria eta altzarigintza, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Arotzeria eta altzarigintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Instalazioa eta altzari-hornikuntza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Diseinua eta altzari hornikuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Lanbide-arloa: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.
○ Ehunezko eta larruzko artikuluen konponketa, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Tapizatze-lanak eta gortinagintza, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Jantzigintza eta moda, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala, ikastetxeak irekitzeko eta ixteko baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.