Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2024ko urriaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4665

AGINDUA, 2024ko irailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Santurtzin (Bizkaia) dagoen «CIFP San Jorge LHII» Lanbide Heziketako Ikastetxe Publiko Integratuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1994ko uztailaren 8ko Aginduaren bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko ikastetxe publikoen izen espezifikoa aldatzea onartu zen. Agindu horren eranskinean, «San Jorge» izen espezifiko berria baimendu zen Santurtziko (Bizkaia) Lanbide Heziketako Institutua izen generikoko zentrorako.

Santurtziko (Bizkaia) «CIFP San Jorge LHII» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Gizarte Kontseiluko zuzendariak eta presidenteak eskabidea aurkeztu dute ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatuz.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duen erakundeak horri buruzko txostena eman du.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa (maiatzaren 4ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Baimena ematen da «CIFP San Jorge LHII» Lanbide Heziketako Ikastetxe Publiko Integratuari izen espezifikoa aldatzeko. Ikastetxearen kode-zenbakiak: 48007481 (unibertsala) eta 014422 (EAE); helbidea: Pajares kalea 34, Santurtzi (Bizkaia). Aurrerantzean, izen hau izango du: «CIFP Santurtzi LHII».

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala