198. zk., 2024ko urriaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 4 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4664
AGINDUA, 2024ko irailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Muskizen (Bizkaia) dagoen «Somorrostro» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
«Somorrostro» ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa-ziklo berri bat eta goi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua (martxoaren 5eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifiko batzuk arautzen dituena, hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen dituena eta haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena; uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua (abuztuaren 11ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan emango diren Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma ezartzen dituena; maiatzaren 20ko 686/2010 Errege Dekretua (ekainaren 12ko BOE), Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; maiatzaren 29ko 405/2023 Errege Dekretua (ekainaren 3ko BOE), Informatika eta Komunikazioak lanbide-arloko Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikariaren eta Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariaren hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako tituluak eguneratu eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; azaroaren 29ko 245/2011 Dekretua (abenduaren 21eko EHAA), Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2024-2025 ikasturterako:
Kode zenbakia: 48003631 eta 014779.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Somorrostro».
Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.
Helbidea: San Juan, 10.
Udalerria: Muskiz.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– «Informatika eta komunikazioak» oinarrizko mailako heziketa-ziklo bat emateko.
– «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
○ Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
○ Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila.
○ Obra zibileko proiektuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Eraikuntza-proiektuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
○ Elektrizitatea eta elektronika, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Telekomunikazioetako instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Telekomunikazio- eta informatika-sistemak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Mantentze-lan elektronikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Energia eta ura.
○ Energia berriztagarriak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
○ Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Metal-eraikuntzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Fabrikazio mekanikoko-diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala.
○ Ile-apainketa eta estetika, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Ile-apainketa eta -kosmetika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
○ Informatika eta komunikazioak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.
○ Adimen artifiziala eta Big Data, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.
○ Etxebizitzen mantentze-lanak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Mantentze-lan elektromekanikoa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Arrisku profesionalen prebentzioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Industria-mantentzearen digitalizazioa, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
● Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena.
○ Kimika eta ingurumen-osasuna, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.
○ Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Animazio soziokulturala eta turistikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.
○ Ibilgailu automobilen elektromekanika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Automozioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.