Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2024ko urriaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4663

EBAZPENA, 2024ko irailaren 26koa, Trafiko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko gailuak, zinemometroen osagarri, instalatzea eta erabiltzea baimentzen duena, trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako.

AP-1 autobideko Lesarriko tuneleko instalazioetan egokitzapen-, estaldura-, eta euskarrien sendotze-lanak egingo dira eta horretarako by-pass bat egin da, ibilgailuak zirkulazio noranzko batean zein bestean igaro ahal izateko.

Aurretik, horien antzeko obra batzuk A-15 autobideko tuneletan egiten ziren bitartean, bide-segurtasuneko neurri osagarri gisa erabaki zen, zinemometroen osagarri, irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko gailuak instalatzea eta erabiltzea, trafikoaren kontrolerako, erregulaziorako, zaintzarako eta diziplinarako.

Esperientziak erakutsi digu neurri hori egokia eta komenigarria izan dela, oro har, zirkulazio-abiadura obren ondorioz bidean ezarritako mugen barruan manten dadin lortzeko. Horri gehitu behar zaio zinemometroak trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako erabiltzea metodo eraginkorrenetako bat dela.

Aurreko guztia dela eta, beharrezkotzat jotzen da radar bat instalatzea honako kilometro-puntu hauetan:

AP-1eko 138,790 KPan (Eibarrerako noranzkoan) errei azkarraren bazterrean, Lesarri hegoaldeko tuneleko sarreran.

AP-1eko 140,235 KPan (Vitoria-Gasteizerako noranzkoan), eskuineko bazterrean, Lesarri iparraldeko tuneleko ahoan.

Aldi baterako neurria da, ez iraunkorra, eta aipatutako obrak egiten diren bitartean mantenduko da.

Azaldutako guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera, abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoak jasotzen duenaren arabera, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 17.3 d) artikuluak Trafiko Zuzendaritzari esleitzen dizkion eginkizunak betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Trafikoaren kontrolerako, erregulaziorako, zaintzarako eta diziplinarako irudiak, zinemometroen osagarri, hartzeko eta erreproduzitzeko gailuak instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematea, bide eta kilometro-puntu hauetan kokatutako bi kabinetan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Abiadura kontrolatuko den kilometro-puntuetan, herritarrei, horretarako egokiak diren seinale informatiboen bidez, zinemometroak badaudela ohartaraziko zaie.

Hirugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak arau-hauste horiei dagozkien zehapen-prozedurak tramitatzeko eta ebazteko eskumena duten organoetara helaraziko dira. Grabazioetan jasotako ekintzetatik ez-zilegi penalen bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazio horiek eskumena duen agintaritza judizialera bidaliko dira.

Laugarrena:- Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko Datu Pertsonalen Tratamendurako Jardueren Erregistroaren parte izango dira, eta Trafiko Zuzendaritzaren aurrean erabili ahal izango dira datuetara sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, datuen eramangarritasunaren gaineko eskubidea eta datuen tratamendua mugatzeko eta horri aurka egiteko eskubideak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeari jakinarazi behar zaio, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriak bere laugarren ataleko bigarren paragrafoan ezarritakoa betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 26a.

Trafiko zuzendaria,

ESTIBALIZ OLABARRI GONZALEZ.


Azterketa dokumentala