198. zk., 2024ko urriaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4662
AGINDUA, 2024ko urriaren 1ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira eguneroko informazioa ematen duten komunikabide profesionalek zabaltzen dituzten edukiak sortzean, lantzean eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko uztailaren 23ko Agindu bidez, eguneroko informazioa ematen duten komunikabide profesionalek zabaltzen dituzten edukiak sortzean, lantzean eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko 2024rako dirulaguntzen deialdia egin zen.
Agindu horren 10.2 artikuluak eskabideak baloratzeko ardura duen Balorazio Batzordearen osaera ezartzen du, eta agindu honen bidez Balorazio Batzordea izendatzen da.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen osaera argitaratzea. Hona hemen kideak:
Batzordeburua: Ana Reka Esparza (Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria)
Batzordekideak:
– Usoa Mediavilla Ereño (Kultura eta Hizkuntza Saileko Komunikazio-gaietako aholkularia).
– Ainara Saez Amaro (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabineteari laguntzeko aholkularia)
Bigarrena.– Balorazio Batzordeko idazkari izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Eva Lejarcegui Barrena, Zerbitzu Zuzendaritzako aholkulari juridikoa dena.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar oro jakitun izan dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 1a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.