198. zk., 2024ko urriaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4660
AGINDUA, 2024ko irailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, zeinaren bitartez xedatzen baita Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Arabako lurralde-ordezkaria kargutik kentzea.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– M.ª Concepción Fernández Ordoyo andrea Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Arabako lurralde-ordezkari kargutik kentzea (kodea: 511786; dotazioa: 4; destino-osagarriaren maila: 29; osagarri espezifikoa: 0-A). Era berean, eskerrak emango zaizkio egindako lanagatik.
Bigarrena.– Kargu-uzte horrek 2024ko irailaren 30etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 25a.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.