Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2024ko urriaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4631

AGINDUA, 2024ko irailaren 4koa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena. Agindu horrek, Euskadiko Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.5 artikuluan eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak 15. artikuluan aurreikusitako prozeduran xedatutakoarekin bat etorriz, baimendu egiten du babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak osorik betetzea etxebizitzen transferentziak eginez Lasarte-Oriako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren barruan.

Aztertu egin da Lasarte-Oriako Udalak egindako baimen-eskaera, zeinak konpentsatu nahi duen udalerriko hainbat eremutan babes publikoko bizitegi erabilerako hirigintza-eraikigarritasunari buruzko legezko aurreikuspena. Izan ere, zenbait eremutan murriztutako estandarra beste eremu zehatz batzuetan txertatutakoarekin osatu egin da.

GERTAKARIAK

Lasarte-Oriako Udalak aurkeztutako eskaera-orriari sarrera-erregistroa egin zitzaion 2024ko uztailaren 19an. Horren bidez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.5 artikuluan aurreikusitako baimena eskatu zen, babes publikoko etxebizitzen estandarra transferitzeko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren hainbat eremuen artean.

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Lasarte-Oriako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren espedienteak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena jaso du 2024ko uztailaren 18an egindako 4/2024ko osoko bilkuran behin betiko onarpena jaso aurretik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail hau eskuduna da aztertzen ari den espedientea ebazteko, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.5 artikuluak, eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 11.1 artikuluak xedatutakoari jarraituz.

2.– Aurkeztutako eskaerak babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru-estandarraren konpentsazioa proposatzen du udalerri osoan.

3.– Organo horri atxikitako zerbitzu teknikoek aztertu egin dute Udalak aurkeztu duen eskaria. Horrela, bizitegirako hiri-lurzoruan, 2/2006 Legeak babes publikoko araubideren bati atxikitako etxebizitzentzat ezarritakoari dagokionez, gutxieneko zenbatekoak 42.141 m2t egiten du. Horietatik, babes sozialeko etxebizitzentzat gutxienekoa 22.564 m2t da; eta gainerakoa, 42.141 m2t-ra artekoa, etxebizitza tasatuentzat. Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren arabera, 20.150 m2t dira babes sozialeko etxebizitzentzat eta 20.150 m2t, etxebizitza tasatuentzat.

Lurzoru urbanizagarri sektorizatuari dagokionez, ezarritako gutxieneko estandarrak 8.550 m2t egiten du babes publikoko araubide bati atxikitako etxebizitzen eraikigarritasunerako. Babes sozialeko etxebizitzentzat, berriz, gutxienekoa 6.270 m2t da, eta gainerakoa, 8.550 m2t-ra artekoa, etxebizitza tasatuentzat. Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean, babes sozialeko etxebizitzen eraikigarritasunerako 11.400 m2t izatea aurreikusten dira, eta 0 m2t etxebizitza tasatuen eraikigarritasunerako.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretua, baita Euskal Autonomia Erkidegokoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak emandako aldeko txostena ere aztertuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimentzea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuarekin bat etorrita, aipatutako Legearen 80.5 artikuluan eta aipatutako Lasarte-Oriako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko Dekretuaren 15. artikuluan aurreikusitako etxebizitza-transferentzia.

Agindu honen eranskinean daude jasota Lasarte-Oria udalerriko eremu bakoitzean babes sozialeko etxebizitzentzat eta etxebizitza tasatuentzat dauden erreserbak.

Bigarrena.– Baimen hori honako baldintzapean ematea: Lasarte-Oriako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren testuan, espedientea bete izanaren justifikazioa txertatzea 2/2006 Legearen 80. artikuluaren eta 123/2012 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera.

Hirugarrena.– Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango baldin eta behin betiko onarpena, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak betetzeari dagokionez, eskumena duten esparruren batean (hartzaileak edo igorleak) aldaketarik eragin dezaketen beste baldintza batzuekin ematen bada.

Laugarrena.– Lasarte-Oriako Udalari Agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa berariaz bukatu edo horren ustezko ezespena gertatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 4a.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.

ANEXO
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala