196. zk., 2024ko urriaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4629
AGINDUA, 2024ko irailaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Zumaiako udalerriko (Gipuzkoa) «Txori-Txiki» Musika-eskola publikoari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Zumaiako udalerriko (Gipuzkoa) «Txori-Txiki» Musika-eskola publikoaren titularra den Zumaiako Udalak, gitarra espezialitatea irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: 64/2024 Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika eta dantza eskolena eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea, 2024-2025 ikasturtetik aurrera, gitarra espezialitatea irakasteko, Zumaiako udalerriko (Gipuzkoa) «Txori-Txiki» Musika-eskola publikoari. Musika-eskola, une horretatik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 012910 (EAE) eta 20008571 (unibertsala).
Izen generikoa: Musika-eskola publikoa.
Izen espezifikoa: «Txori-Txiki».
Titularra: «Zumaiako Udala».
Helbidea: San Jose 14.
Udalerria: Zumaia.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Mailak: 1, 2, 3 eta 4.
– Familiak eta espezialitateak:
• Hari igurtzizko instrumentuak: biolina.
• Zurezko haize-instrumentuak: klarinetea, zeharkako txirula, oboea eta saxofoia.
• Metalezko haize-instrumentuak: tronboia, tronpa eta tronpeta.
• Teklatu-instrumentuak: pianoa eta akordeoia.
• Perkusio-instrumentuak: perkusioa eta bateria.
• Hari sakatuzko instrumentuak: baxu elektrikoa eta gitarra.
• Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: txistua, trikitia, panderoa eta dultzaina.
• Kantuko espezialitatea: kantu korala.
• Dantzako espezialitateak: Euskal Dantza.
Bigarrena.– ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez. Baita emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du ere, ikastetxearen erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Hirugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 25a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.