Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2024ko urriaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
4627

275/2024 DEKRETUA, irailaren 24koa, zeinaren bidez 4.678.743,99 euroko kredituak gaitzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2024. urterako aurrekontuko 5131 Programan (Trenbideko Garraioen Azpiegitura eta Kudeaketa), 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu baitira.

Abenduaren 27ko 8/2023 Errege Lege Dekretuak –zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazketatik eratorritako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko eta lehortearen ondorioak arintzeko– zenbait neurri ezartzen ditu kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko.

Besteak beste, 2024rako zuzeneko dirulaguntza-sistema bat ezartzen du hiriko eta hiriarteko garraio kolektiboko zerbitzuak eskaintzen dituzten autonomia-erkidegoei finantza arloko laguntza emateko.

2024ko abuztuaren 22an, abenduaren 27ko 8/2023 Errege Lege Dekretuan araututakoari jarraituz, Errepideko eta Trenbideko Garraioko zuzendari nagusiaren Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez, lurreko garraio publikoarentzako zuzeneko dirulaguntzak ematen baitira, autonomia-erkidegoetako hiriko eta hiriarteko garraiorako, eta Euskal Autonomia Erkidegoari zehazki 4.678.743,99 euroko zuzeneko laguntza eman zitzaion.

Hori dela eta, kreditua gaitzen da, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Euskadiko aurrekontu- araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategineko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Ondorioz, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko irailaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea kreditu batzuk gaitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2024. urterako aurrekontuan, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko irailaren 24an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Mugikortasun Jasangarriaren sailburua,

SUSANA GARCÍA CHUECA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala