196. zk., 2024ko urriaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 3 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4626
AGINDUA, 2024ko irailaren 25ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko titular eta ordezko batzuk, eta beste batzuk izendatzen baitira.
Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak beste kudeaketa-eredu bat ezarri zuen, eta sistema bakarrean integratu zituen gure lurraldean Enplegurako Lanbide Heziketaren arloan egiten diren jarduera guztiak. Dekretu horren 10. artikuluak Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordea sortzen du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aholkularitza-organo gisa, eta organo autonomo horri atxikia.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzen dira.
Agindu horren 4. artikuluak xedatzen duenez, honako hauek izango dira Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideak: administrazioaren ordezkari gisa, 10 kide; enpresaburu-elkarte esanguratsuenen ordezkari gisa, 5 kide; eta erakunde sindikalen ordezkari gisa (erakunde horietako bakoitzak duen ordezkari-kopuruaren araberako proportzioan), 5 kide.
2019ko uztailaren 30eko Aginduaren 5. artikuluko 1. apartatuan xedatutakoaren arabera, batzorde horretako kideen agintaldia 4 urtekoa izango da, eta, agintaldia amaitzean, berriz hautatu ahal izango dira. Hala ere, artikulu horren 3. apartatuak xedatzen du Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen agintaldia amaitu ahal izango dela izendatzeko eskumena duen organoak erabakitako errebokazio edo kargutik kentze bat egon den kasuetan, dela organo horren beraren ekimenez, dela izendapena proposatu zuen Administrazioak, enpresaburu-elkarteak edo erakunde sindikalak aldez aurretik eskatuta eta arrazoituta, edota kideak galdu egin duenean kide izendatzeko arrazoia izan zen izaera, kargua dela-eta batzordekide izendatu diren pertsonen kasuan.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez (2020ko urtarrilaren 31ko EHAA, 21. zk.), Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen hasierako izendapenak egin ziren, gai hori arautzen duen aginduan xedatutakoaren arabera. Geroztik, izendapen horiek aldatuz joan dira, alde batetik, batzordea osatzen duten erakundeetan egindako aldaketen ondorioz, eta, bestetik, legegintzaldi berrien karietara egindako aldaketei erantzuteko.
XIII. legegintzaldiaren hasieraren ondorioz, kargutik kentzeak eta izendapen berriak egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Zuzendaritzetako goi-kargudunen artean. Hori dela eta, berritu egin behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko titular eta ordezko izendatu ziren pertsonak.
Horregatik guztiagatik, emandako ahalmenak erabiliz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kargutik kentzea Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kide titular eta ordezko hauek –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko izendatu ziren–.
– Enrique José Ramos Vispo jauna, Lan eta Enplegu Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari titular izendatua.
– María Mercedes Fernández Simancas andrea, Lan eta Enplegu Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari titular izendatua.
– Agustín Ibarzabal Quesada jauna, Lan eta Enplegu Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari ordezko izendatua.
– Jorge Arévalo Turrillas jauna, Hezkuntza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari titular izendatua.
– Rikardo Lamadrid Intxaurraga jauna, Hezkuntza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari ordezko izendatua.
– Ana Belen Camacho Vera andrea, Industria Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari titular izendatua.
– Mikel Amundarain Leibar jauna, Industria Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari ordezko izendatua.
– José Antonio Carrillo Navas jauna, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari ordezko izendatua.
Bigarrena.– Haien ordez, honako pertsona hauek izendatzea Prestakuntza–premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kide:
– María Aranzazu Martínez Tobalina andrea, Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari titular izendatua.
– Iñaki Ruíz Manzano jauna, Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordea, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari titular izendatua.
– Gabriel Gutiérrez Salinero jauna, Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen zuzendaria, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari ordezko izendatua.
– Sara Buesa Rodríguez andrea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari ordezko izendatua.
– Jon Mirena Labaka Intxauspe jauna, Lanbide Heziketako sailburuordea, Hezkuntza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari titular izendatua.
– Nicolás Sagarzazu Alzua jauna, Plangintza eta Antolaketako zuzendaria, Hezkuntza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari ordezko izendatua.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
AZKEN XEDAPENA.– Onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 25a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.