196. zk., 2024ko urriaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (89 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EIBARKO UDALA
4625
IRAGARKIA, Eibarko Udaleko Udaltzaingoko komisariordearen lanpostua izendapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdia hutsik uzteari buruzkoa.
Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpenaren bidez, Eibarko Udaleko Udaltzaingoko komisariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia hutsik uztea onartu zen, erabaki honekin:
Lehenengoa.– Udaltzaingoko komisariordearen lanpostua betetzeko deialdia bete gabe uztea, hautagairik ez dagoelako.
Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian eta Eibarko Udaleko web-orrian eta iragarki-taulan argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean Donostiako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hala ere, horren aurretik aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eibarko Udaleko Alkatetzari, argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo presuntziozko ezespena gertatu arte. Nolanahi ere, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
Eibar, 2024ko irailaren 5a.
Alkatea,
JON IRAOLA IRIONDO.