196. zk., 2024ko urriaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4620
AGINDUA, 2024ko irailaren 19koa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailean dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazteko dena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren 2024ko uztailaren 17ko Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoa betez (2024ko abuztuaren 20ko EHAA: horren bidez, sail honetako lanpostu bat, Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde ordezkaritzako lurralde-ordezkariaren lanpostua –kodea: 511786, dotazioa: 6– izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen), hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Lurralde-ordezkari izendatzea M.ª Concepción Fernández Ordoyo andrea, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (kodea 511786, dotazioa: 6; destino-osagarriaren maila: 29, berariazko osagarria: 0-A).
Bigarrena.– Izendapenak 2024ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 19a.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.