Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2024ko urriaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4595

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 314/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

314/2024 prozedura laburtua, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2024ko maiatzaren 30eko Ebazpena errekurritu duena. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Ertzaintzako Giza Baliabideen zuzendariaren 2023ko azaroaren 6ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Eta azken ebazpen horren bidez, Ertzaintzako unitate, buruzagitza eta zerbitzuetan unitate barneko zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozeduretarako deialdia egin zen, Ertzaintzako agente, agente 1., ofizialorde eta ofizialaren kategorietako lanpostuetarako, merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez bete beharrekoak.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 20a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

MIRIAM ANITUA ARANZABAL.


Azterketa dokumentala