194. zk., 2024ko urriaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4592
IRAGARKIA, 2024ko irailaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, berraztertzeko errekurtsoaren aurretiazko izapide-egintza bat jakinarazteari buruzkoa (COVIDaren ondoriozko autonomoentzako deialdia 2020).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako zuzendariak entzunaldi-epea eman du, espediente batean berraztertzeko errekurtsoa ebatzi aurretik.
Izapide-egintza hori zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak 10 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu eta alegatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan (Zerbitzu Juridikoak, Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz – 01009 PK), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz.
Horretarako, iragarki honen bidez jakinarazten den izapide-egintzaren testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 18a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Orokorretarako zuzendaria,
FERNANDO PARICIO CARRIÓN.