Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2024ko urriaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4587

EBAZPENA, 2024ko irailaren 19koa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen da Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2023ko azaroaren 29ko Ebazpenaren babesean emandako dirulaguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda. Ebazpen horren bidez, 2024. urtean gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen da.

2023ko azaroaren 29ko Ebazpenaren 18.3 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da emandako dirulaguntzen zerrenda eta erakunde onuradunen zerrenda, guztiek horren berri izan dezaten.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea emandako dirulaguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2023ko azaroaren 29ko Ebazpenaren babesean, eranskinean ageri den moduan.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 19a.

Gazteriako zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala