194. zk., 2024ko urriaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4578
291/2024 DEKRETUA, urriaren 1ekoa, Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Jaurkaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko urriaren 1ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Belen Muñiz Villanueva andrea Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko urriaren 1ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.