Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2024ko urriaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4542

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 243/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

2023ko ekainaren 29ko ebazpenak deitutako hautaketa-prozedurarako hainbat hautagaik 243/2024 prozedura laburtua aurkeztu dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiaren 2024ko apirilaren 19ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 2023ko ekainaren 29ko ebazpenak deitutako Euskadiko Udaltzaingoen Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategoriara igotzeko hautaketa-prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartu zen.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2024ko irailaren 18a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria,

MIREN DOBARAN URRUTIA.


Azterketa dokumentala