192. zk., 2024ko urriaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4541
IRAGARKIA, 2024ko irailaren 4koa, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita arau-hausteen aktan jasotako lan-arloko arau-hausteengatik zehapen-prozedura hasi izana eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.
Aipatu ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen ekintzaren eduki osoaren berri izateko Bizkaiko Laneko Ikuskaritzan agertu ahal izango direla (Kale Nagusia 50, 3, Bilbao), 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2024ko irailaren 4a.
Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako burua,
JOSÉ ANTONIO CARNERO FERNÁNDEZ.