192. zk., 2024ko urriaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (121 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4538
EBAZPENA, 2024ko irailaren 19koa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen da Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2024ko otsailaren 27ko Ebazpenaren babesean emandako dirulaguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda. Ebazpen horren bidez, 2024. urtean gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukera bideratutako jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen da.
2024ko otsailaren 27ko Ebazpenaren 18.3 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da emandako dirulaguntzen zerrenda eta erakunde onuradunen zerrenda, guztiek horren berri izan dezaten.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea ekitaldi honetan emandako dirulaguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2024ko otsailaren 27ko Ebazpenaren babesean, eranskinean ageri den moduan.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 19a.
Gazteriako zuzendaria,
MIREN SARATXAGA DE ISLA.