Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2024ko urriaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4537

AGINDUA, irailaren 17koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita honako agindu honetan ezarritako balorazio-batzordearen osaera: «Agindua, 2024ko apirilaren 30ekoa, Osasuneko sailburuarena, osasunaren alorreko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2024ko deialdia arautzen duena».

Osasunaren alorreko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2024ko deialdia arautzen duen Osasuneko sailburuaren apirilaren 30eko Aginduaren bidez, osasunaren alorreko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2024ko deialdia egin zen (2024-05-14 EHAA).

Agindu horren 12.1 artikuluan, hau ezartzen da: «Balorazio-batzordeak ebaluatu eta hautatuko ditu behar bezala aurkeztutako edo epean zuzendutako eskabideak. Hauek osatuko dute balorazio-batzordea:

a) Batzordeburua: Osasun Sailaren Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.

b) Bokalak:

– Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

– Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.

– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko Laguntza Sanitarioko zuzendaria.

– BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioko koordinazio zientifikoaren arduraduna.

– Pazienteen Erakundeen Plataformaren zuzendari nagusia.

c) Idazkaria: Osasun Sailaren I+G laguntzen ardura duen teknikaria».

Aginduaren 12.2 artikuluak ezartzen duenez, «Balorazio-batzordearen osaera izenduna argitaratu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, 10.3 artikuluan adierazitako helbideetan; izan ere, interesdunei bermatu behar zaie batzordeko kideak errekusatzeko eskubidea, eta eskubide hori eraginkortasunez baliatzeko aukera, betiere Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluekin bat etorriz».

Esandakoa kontuan hartuta, eta bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauen testu bateginaren 49.2 artikuluan ezarritakoarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratzea behar bezala aurkeztutako edo epe barruan zuzendutako eskabideak ebaluatu eta hautatzeko balorazio-batzordearen osaera izenduna:

a) Batzordeburua: Iñaki Gutiérrez Ibarluzea, Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.

b) Bokalak:

– Gonzalo Tamayo Medel, Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

– Guillermo Ignacio Herrero Alaña, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.

– María Teresa Martínez de Albéniz Zabaleta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko Laguntza Sanitarioko zuzendaria.

– Lorea Mendoza Arteche, BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioko koordinazio zientifikoaren arduraduna.

c) Idazkaria: Asier García Urbina, Osasun Sailaren I+G laguntzen ardura duen teknikaria.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 17a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala