Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2024ko urriaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4535

AGINDUA, 2024ko irailaren 11koa, Hezkuntza sailburuarena, 2024ko otsailaren 29ko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez Donostiako (Gipuzkoa) «Manuel de Larramendi» eta «Nuestra Señora de Aranzazu» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuen baimena pixkanaka iraungitzen baita, udalerri bereko «Santa Teresa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan integratzeagatik, eta haren baimena aldatzen baita.

Donostiako udalerrian dauden «Manuel de Larramendi», «Nuestra Señora de Aránzazu» eta «Santa Teresa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuen erakunde titularrek eskatuta, eta alderdiek sinatutako integrazio-akordioari erantzunez, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko otsailaren 29ko Agindua argitaratu zen.

Kontuan hartuta proposatutako integrazio-proiektuaren bilakaera, bai eta Elikel Fundazioak, Jesuitinas Hezkuntza Fundazioak eta Teresiar Eskola Fundazioak eskatutakoa ere, eta aintzat hartuta dagozkion administrazio-espedienteak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera izapidetu direla, eta lege horietan jasota dagoela indarrean dagoen araudi aplikagarriak eskatzen duen dokumentazioa, organo eskudunek jakinarazi dutena, eta honako hauek ikusita: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzko otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzak, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak, orain, 2024ko otsailaren 29ko Agindua aldatu behar da.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Hezkuntzako sailburuaren 2024ko otsailaren 29ko Agindua aldatzea. Agindu horren bidez, Donostiako (Gipuzkoa) «Manuel de Larramendi» eta «Nuestra Señora de Aránzazu» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuen baimena iraungi zen pixkanaka, udalerri bereko «Santa Teresa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan integratuta zeudelako. Hona aldaketa:

1.– Lehenengo ebazpen-zatia honela idatzita geratuko da:

«Baimena ematen da "Manuel de Larramendi" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak gradualki azkentzeko, Donostiako "Santa Teresa" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan integratzeagatik. 2024-2025 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:

Kode-zenbakia: 012518 (EAE) eta 20004757 (unibertsala).

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (BHIP).

Izen espezifikoa: "Manuel de Larramendi".

Titularra: "Elikel Fundazioa".

Helbidea: Heriz, 82.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ondoriozko osaera:

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukierarekin.

– Batxilergoa: "Zientziak eta Teknologia" eta "Humanitateak eta Gizarte Zientziak" modalitateak, 4 unitate, 140 ikaspostutarako edukierarekin.»

2.– Hirugarren ebazpen-zatia honela geratuko da idatzita:

«Lehenengo eta bigarren puntuetan aipatutako ikastetxeen jarduera uzteak ondoren zehazten den moduan izango ditu ondorioak:

• 2023ko irailaren 1a: Haur Hezkuntzako 1. zikloko eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 1. mailako irakaskuntzak iraungitzea.

• 2024ko irailaren 1a: Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 2. eta 3. mailetako eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak iraungitzea.

• 2025eko irailaren 1a: "Nuestra Señora de Aránzazu" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak iraungitzea.»

3.– Laugarren ebazpen-zatia honela geratuko da idatzita:

«Donostiako udalerrian dagoen eta 012525 (EAE) eta 20004368 (unibertsala) ikastetxe-kodeak dituen "Nuestra Señora de Aránzazu" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduera behin betiko eteteak 2025eko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta baja emango zaio Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan duen inskripzioari.»

4.– Bosgarren ebazpen-zatia honela idatzita geratuko da:

«Aipatutako integrazioaren ondorioz, baimena ematen da 2024-2025 ikasturtetik aurrera Donostiako (Gipuzkoa) "Santa Teresa" ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko. 2024ko irailaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:

Kode-zenbakia: 012547 (EAE) eta 20004149 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (LHBHIP).

Izen espezifikoa: "ElaiEnea".

Titularra: Teresiar Eskola Fundazioa.

Helbidea: Manuel Lardizabal, 25.

Udalerria: Ibaeta, Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ondoriozko osaera:

– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 4 unitate:

• 1-2 urteko haurrentzako 2 unitate, 13 ikaspostutarako edukierarekin.

• 2-3 urteko haurrentzako 2 unitate, 18 ikaspostutarako edukierarekin.

– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 5 unitate, 125 ikaspostutarako edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 13 unitate, 325 ikaspostutarako edukierarekin.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukierarekin.

– Batxilergoa: "Zientziak eta Teknologia", "Humanitateak eta Gizarte Zientziak" eta "Orokorra" modalitateak, 4 unitate, 140 ikaspostutarako edukierarekin.

– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.»

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala