192. zk., 2024ko urriaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4534
AGINDUA, 2024ko irailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Aiurri Montessori» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa abian jartzeagatik.
Vitoria-Gasteizko (Araba) udalerrian «Aiurri Montessori» Haur Hezkuntzako bigarren zikloa egiteko baimena eskatuz «Aiurri Montessori, S.L.» erakundeak hasitako espedientea aztertu da. Erakunde hori da ziklo horren titularra.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.
Honako hauek aztertu dira: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan). Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2024-2025 ikasturtetik aurrera, Vitoria-Gasteizko «Aiurri Montessori» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko baimena ematea, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa abian jartzeagatik. 2024ko irailaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 010715 (EAE) eta 01007774 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Aiurri Montessori».
Titularra: «Aiurri Montessori, S.L.»
Helbidea: Paduleta, 24.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 2 unitate,
1-2 urteko haurrentzako unitate bat, 13 ikaspostutarako edukiera duena.
2-3 urteko haurrentzako unitate bat, 18 ikaspostutarako edukiera duena.
– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 3 unitate, 15 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.
– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 25 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.
Hirugarrena.– Aipatutako ikastetxeen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Era berean, ikastetxeek martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar dute, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxe horien erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.