Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2024ko urriaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
4533

93/2024 EBAZPENA, irailaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialak espetxeetan lan egiten duten langileen lan-baldintzak arautzen dituzten akordioen indarraldia luzatzeko hartutako Erabakia.

2024ko maiatzaren 28ko bilkuran, Gobernu Kontseiluak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialak espetxeetan lan egiten duten langileen lan-baldintzak arautzen dituzten akordioen indarraldia luzatzeko hartutako erabakia, eta erabaki horri behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialak espetxeetan lan egiten duten langileen lan-baldintzak arautzen dituzten akordioen indarraldia luzatzeko hartutako Erabakia onartzen duen Erabakia. Erabaki hori ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 19a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 19KO 93/2024 EBAZPENARENA
GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO MAHAI SEKTORIALAK EUSKAL ESPETXEETAN LAN EGITEN DUTEN LANGILEEN LAN-BALDINTZAK ARAUTZEN DITUZTEN AKORDIOEN INDARRALDIA LUZATZEA EZARTZEN DUEN AKORDIOA

Ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuak, espetxe-arloko Estatuaren legeria betearazteari buruzko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoak, F) apartatuan ezartzen duenez, eskualdatutako eginkizunei eta zerbitzuei atxikitako langileak eta lanpostu hutsak Euskal Autonomia Erkidegoaren mende geratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuan eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko gainerako arauetan legez aurreikusitako baldintzetan, eta langileen espedienteetan zehazten diren baldintza berberetan.

Uztailaren 6ko 169/2021 Dekretuaren bidez, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia onartu zen, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen baitzaizkio espetxe-arloko Estatuaren legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak, 2021eko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Halaber, transferentziaren efektibitatearekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Zerbitzuetako Lanpostuen Zerrendak onartzeko prozesua hasten da, langileak antolatzeko tresna tekniko gisa, zerbitzuen beharren arabera, eta bertan zehaztuko dira lanpostu bakoitza betetzeko baldintzak.

Espetxeetako Administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren barruan dagoenez, haren lan-baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialean negoziatu behar dira, eta, espetxe-administrazioaren arloko eskumena eskualdatu ondoren funtsezko zerbitzu publiko bat behar bezala ematen jarraituko dela bermatzeko, salbuespenezko araubide juridiko bat ezarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, aldi baterako aplikatzekoa bertan zerbitzuak ematen dituzten enplegatu publikoei.

Hala ere, sektorearen berezitasuna dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialeko Espetxeetarako Mahai Delegatua eratu zen. Mahai horretan, espetxe-administrazioarekin lotutako gaiak negoziatu ziren, hargatik eragotzi gabe haren jarduera guztiak mahai sektorialaren onarpena behar izatea, baliozkoa izan dadin eta aplika dadin.

Trantsizio-aldi horren ondorioz, hiru erabaki hartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialean. Akordio horiek Gobernu Kontseiluaren erabaki hauen bidez onartu ziren:

1.– Gobernu Kontseiluaren 2021eko azaroaren 2ko Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialaren aurreakordioa onartzen duena, enplegatuei aplikatu beharreko aldi baterako eta salbuespenezko lan-baldintzei dagokienez (2022ko urtarrilaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua).

2.– Erabakia, 2022ko uztailaren 12koa, Gobernu Kontseiluarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren mahai sektorialaren erabakia, Espetxe Administrazioan zerbitzuak ematen dituzten enplegatu publikoen alderdi espezifikoak arautzen dituena (2022ko uztailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua).

3.– Erabakia, 2022ko irailaren 20koa, Gobernu Kontseiluarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren mahai sektorialak hartutako erabakia, Espetxe Administrazioan lekualdatze-lehiaketaren bidez destinoa lortu duten funtzionarioei aplikatu beharreko lan-baldintzei buruzkoa (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 2022ko urriaren 19an).

Gobernu Kontseiluaren erabakien indarraldia 2023ko abenduaren 31ra artekoa zen, eta, horregatik, ezinbestekoa zen luzapen-erabaki bat hartzea, kontuan hartuta, gainera, oraindik ez dela amaitu lanpostuen zerrenda onartzeko espedientea; izan ere, zerrenda hori izatea eta espetxeetako langileen lanpostu bakoitzaren ordainsariak zehaztea beharrezkoa da negoziazio-prozesurako.

Azaldutakoagatik, 2023ko abenduaren 20ko Espetxeetako Mahai Delegatuan, erabaki zen arestian aipatutako hiru akordioak luzatzea, 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitarteko ondorioekin. Akordio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialak berretsi zuen 2024ko abenduaren 21ean.

Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 17.2.i) artikuluan oinarrituta, eta esleitutako eskumenak baliatuz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak batera proposatuta, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu du,

ERABAKIA

Lehenengoa.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialaren akordioa, erabaki honen eranskin gisa agertzen dena. Erabaki horren bidez, goian adierazitako 3 akordioen indarraldia luzatzen da, ondorioak 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartekoak izango dira, eta zehazten da luzapenaren indarraldian espetxeetako langileen berariazko eta behin betiko lan-baldintzak negoziatuko direla.

Bigarrena.– Erabakiaren testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 191. artikuluan xedatutakoaren arabera.

ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO MAHAI SEKTORIALAK EUSKAL ESPETXEETAN LAN EGITEN DUTEN LANGILEEN LAN-BALDINTZAK ARAUTZEN DITUZTEN AKORDIOEN INDARRALDIA LUZATZEA EZARTZEN DUEN AKORDIOA
AURREKARIAK

474/2021 Errege Dekretuak, ekainaren 29koak, Espetxe-arloko Estatuaren legeria betearazteko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoak, zera ezartzen du F) apartatuan: Eskualdatuko diren eginkizun eta zerbitzuei atxikitako langileak eta lanpostu hutsak Euskal Autonomia Erkidegoaren mende geratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuan eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko gainerako arauetan aurreikusitako baldintzetan, eta langileen espedienteetan zehazten diren inguruabar berberetan.

Uztailaren 6ko 169/2021 Dekretuaren bidez, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia onartu zen, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen baitzaizkio espetxe-arloko Estatuaren legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak, 2021eko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Espetxeetako Administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean integratuta egongo den heinean, haren lan-baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialean negoziatu behar dira. Hala ere, sektorearen espezifikotasuna dela eta, 2021eko irailaren 27an mahai sektorialaren mahai delegatu bat eratu zen, eta bertan, espetxe-administrazioarekin lotutako gaiak negoziatuko dira, hargatik eragotzi gabe haren jarduera guztiak mahai sektorialaren onarpena behar izatea, baliozkoa izan dadin eta aplika dadin.

Hala, espetxe-administrazioaren arloko eskumena eskualdatu ondoren funtsezko zerbitzu publiko bat behar bezala ematen jarraituko dela bermatzeko, EAEko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialean hiru akordio onartu ondoren, salbuespenezko araubide juridiko bat ezarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, eta araubide hori aldi baterako aplikatu zaie bertan zerbitzuak ematen dituzten enplegatu publikoei.

Onartutako akordioak:

1.– 74/2021 Ebazpena, abenduaren 21ekoa, Jaurlaritzaren ldazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren mahai sektorialaren aurreakordioa onartzen duen erabakia, enplegatuei aplikatu beharreko aldi baterako eta salbuespenezko lan-baldintzei buruzkoa (2022ko urtarrilaren 5eko EHAAn argitaratua).

Akordioaren indarraldia: 2021eko urriaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra, berariaz beste epe bat ezartzen den aurreikuspenetan izan ezik.

Xedea: mugiezintasuna, lanaldiak eta ordutegiak, baimenak, ordainsari-sistema, lan-osasuna eta laneko arriskuen prebentzioa, EAEko espetxe-administrazioko langileen baldintza espezifikoak arautuko dituen akordio bat egitea, bigarren jarduerako araudia aldi baterako aplikatzea, ordezkari sindikalen ordu-kredituak, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetan kokatutako etxebizitzak, gizarte-laguntzak, beste edozein lan-baldintzari buruzko aplikazio-araudia, lekualdatze-lehiaketan parte hartzen duten langileen nahitaezko erretiroa.

2.– Erabakia, 2022ko uztailaren 12koa, Gobernu Kontseiluarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonimia Erkidegoko Administrazio Orokorraren mahai sektorialaren erabakia, Espetxe Administrazioan zerbitzuak ematen dituzten enplegatu publikoen alderdi espezifikoak arautzen dituena.

Akordioaren indarraldia: 2021eko urriaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra.

Xedea: lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan betetzeko prozedura, lanpostuak behin­ behinean atxikitzeko prozedura eta aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeko prozedura arautzen dituen EAEko Administrazio Orokorraren araudia egokitzea. Akordioak 3 eranskin ditu, espetxeetan ematen den zerbitzu publikoan biltzen diren inguruabar berezietara egokitutako prozedura zehatzak ezartzen dituztenak.

3.– Ebazpena, 2022ko urriaren 7koa, Lan Harremanen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialak hartutako erabakia, Espetxe Administrazioan lekualdatze-lehiaketaren bidez destinoa lortu duten funtzionarioei aplikatu beharreko lan-baldintzei buruzkoa (2022ko urriaren 19ko EHAAn argitaratua).

Xedea: Euskal Espetxe Administrazioan destinoa lekualdatze-lehiaketaren bidez lortu duten langileei dagokienez: aplikatu beharreko araudia, lanaldia eta ordutegiak, oporrak eta baimenak, ordainsariak eta mugiezintasuna (mugiezintasuntzat hartzen da betetzen duten lanpostuan jarraitzeko bermea duten langileentzat, harik eta euskal egitura korporatiboan integratzea gauzatu arte).

Hori guztia ikusita, eta kontuan hartuta akordioen indarraldia amaitzear dagoela, kontuan hartuta oraindik ez dela onartu lanpostuen zerrenda, zerrenda hori izatea eta lanpostu bakoitzaren ordainsariak zehaztea funtsezkoa da espetxeetako langileen berariazko lan­ baldintzak negoziatzeko prozesurako), honako erabaki hau hartu da,

ERABAKIA

Artikulu bakarra.– Goian adierazitako 3 akordioen indarraldia luzatzea, 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra arte. Luzapena indarrean dagoen bitartean, espetxeetako langileen lan-baldintza espezifikoak eta behin betikoak negoziatuko dira, eta, horretarako, lantalde bat sortuko da. Lantalde hori behar bezain maiz bilduko da 2024ko otsailean hasita, negoziazioa ahalik eta arinena izan dadin.


Azterketa dokumentala