192. zk., 2024ko urriaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4532
EBAZPENA, 2024ko irailaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, museoetarako eta bildumetarako 2024ko dirulaguntzak emateko osatu behar den balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.
Ikusi da Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko uztailaren 3ko Agindua, museo eta bildumei 2024an dirulaguntzak emateko oinarriak onartu eta deialdia egiten duena.
Agindu horretako 13. artikuluak dioenez, balorazio-batzordearen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea balorazio-batzordeko kide:
– Miren Aurkene Alzua Sorzabal andrea.
– Nekane Goenaga Maiza andrea.
– Mikel Onandia Garate jauna.
Bigarrena.– Balorazio-batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:
Lehendakaria: Urkiri Salaberria Gracia andrea, Kultura Ondarearen zuzendaria.
Kideak:
– Miren Aurkene Alzua Sorzabal andrea.
– Nekane Goenaga Maiza andrea.
– Mikel Onandia Garate jauna.
– Nerea Ruiz de Gauna Hernández andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.
– Ainhoa Bernabe Aranberri andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikari ordezkoa.
Hirugarrena.– Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa den Aitziber Barandika Basaldua andrea izendatzea balorazio-batzordeko idazkari, hitzarekin baina botorik gabe.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 20a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.