Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2024ko urriaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4531

EBAZPENA, 2024ko irailaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 2024ko bekak eman eta ukatzen dituena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2023ko azaroaren 29ko Ebazpenaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdia egin zen 2024rako (abenduaren 20ko EHAA, 241. zenbakia).

Ebazpen horren 11. artikuluan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak berariaz ebazpen bat emango du bekak emateko eta ukatzeko, eta, ebazpena eskatzaileei banan-banan jakinarazteaz gain, emandako beken zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpenaren 9.5 artikuluan ezartzen da Hautaketa Batzordeak ordezkoen zerrenda bat ere proposatu dezakeela, pertsona edo talde onuradunek bekari uko egiten diotenerako.

Ebazpen horren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako ebazpen hau onartu eta berehala egingo da lehen ordainketa; bigarren ordainketa 2025eko ekitaldian egingo da, une horretan eginda dagoen ikerlanari egoki iritziz gero; eta hirugarrena, bekaren helburu den azterlana jaso eta baloratutakoan, ekitaldi horretan bertan.

Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak egindako proposamena aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berdintasunaren alorreko ikerlanetarako 3 beka ematea 2024an. Ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan jasotzen dira beka mota bakoitzaren onuradunak. Beka hogeita hiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru (23.333) eurokoa izango da pertsona edo talde onuradun bakoitzarentzat.

Bigarrena.– Berdintasunaren alorreko 2024ko ikerlanetarako beken ordezkoak izendatzea. I., II. eta III. eranskinetan zerrendatuta aipatzen dira, bakoitzari dagokion hurrenkeraren arabera.

Hirugarrena.– Berdintasunaren alorreko 2024ko ikerlanetarako bekak ukatzea eranskinetan adierazitako eskatzaileei, han adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 13a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala