Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2024ko urriaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4530

EBAZPENA, 2024ko abuztuaren 29koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez Maria Belen Fornies Bello erakundeari berritu egiten baitzaio enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa.

Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez (2004ko ekainaren 30eko EHAA, 123. zk.), enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-entitateen homologazioa arautu zen, batetik, gizarte agenteen bidez enpresetan ekintza positiboko neurriak prestatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzearren, eta, bestetik, aholkularitza-zerbitzuen kalitatea, eraginkortasuna eta profesionaltasuna bermatzeko. Dekretu hori aldatu egin zen abenduaren 28ko 348/2010 Dekretuaren bidez (2011ko urtarrilaren 13ko EHAA, 8 zk.).

105/2004 Dekretuaren 9. artikuluan ezartzen denez, homologazioek bost urteko iraunaldia dute, eta homologazio-ebazpen berri batez berritu behar dira.

Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren 10. artikulua aplikatuz, homologatuta dauden erakundeei Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak segimendua egiten die urtero.

Azaldutakoan oinarrituta, eta aipatu entitateak erakunde honetan aurkeztutako dokumentazioa berrikusita, Maria Belen Fornies Bello erakundeak aplikatzekoa den araudian eskatzen diren betekizunak betetzen dituela egiaztatu dugu.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa bost urtez berritzea Maria Belen Fornies Bello erakundeari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuan ezarritako moduan eta baldintzetan.

Bigarrena.– Homologazioaren berritzea inskribatzea Homologatutako Aholkularitza-enpresen Erregistroan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikita.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 29a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala