Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2024ko urriaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4529

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko uztailaren 30ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizial kategoriara igotzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, testua argitaratzea agindu duen organoak eskatuta, baldin eta huts edo omisio horiek testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen badira eta dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, baina zuzentzea komenigarritzat jotzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2024ko uztailaren 30eko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, zeina 165. zenbakia duen 2024ko abuztuaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baitzen, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizial kategoriara igotzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten da. Horrenbestez, zuzendu egiten dira huts hauek:

2024/4024 (17/4) orrialdean, bosgarren oinarrian, lehenengo apartatuan, bigarren paragrafoan, honako hau dioen lekuan:

«Otsailaren 28ko 4/2005 Legean xedatutakoarekin bate etorriz, emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua egongo da Epaimahaiaren osaeran.»

Hau esan behar du:

«Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua egongo da Epaimahaiaren osaeran.»

2024/4024 (17/5) orrialdean, zazpigarren oinarrian, lehen apartatuan, honako hau dioen lekuan:

«PBgeh= Proban lortutako gehieneko puntuazio bihurtua (Deialdi-oinarrien arabera proban lor daitekeen puntuazio gehiena: 100,00 puntu).»

Hau esan behar du:

«PBgeh= Proban lortutako gehieneko puntuazio bihurtua (Deialdi-oinarrien arabera proban lor daitekeen puntuazio gehiena: 60,00 puntu).»

2024/4024 (17/6) orrialdean, zazpigarren oinarrian, bigarren apartatuan, honako hau dioen lekuan:

«PBgeh = Ariketan lortutako gehieneko puntuazio bihurtua (Deialdi-oinarrien arabera proban lor daitekeen puntuazio gehiena: 10,00 puntu).»

Hau esan behar du:

«PBgeh = Ariketan lortutako gehieneko puntuazio bihurtua (Deialdi-oinarrien arabera proban lor daitekeen puntuazio gehiena: 40,00 puntu).»

2024/4024 (17/9) orrialdean, hamaikagarren oinarrian, bigarren apartatuan, honako hau dioen lekuan:

«a) 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.»

Hau esan behar du:

«a) 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.»

2024/4024 (17/15) orrialdean, eranskinaren bigarren apartatuan, honako hau dioen lekuan:

«4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

Atariko titulua.

I. titulua: Eskumenak, funtzioak, antolaketa eta finantzaketa.

II. titulua: Euskal botere eta Administrazio Publikoen Jardunean genero-ikuspegia txertatzeko neurriak,

III. titulua: Hainbat esku-hartze arlotan berdintasuna sustatzeko neurriak.»

Hau esan behar du:

«1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

Atariko titulua.

I. titulua: Eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa.

II. titulua: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen eta aginteen jardueran genero-ikuspegia txertatzeko neurriak.

III. titulua: Esku hartzeko zenbait arlotan berdintasuna sustatzeko neurriak.»


Azterketa dokumentala