192. zk., 2024ko urriaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4528
EBAZPENA, 2024ko irailaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2023ko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez egin zen (2023-11-20ko BOE eta 2023-12-01eko EHAA).
2023ko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez (2023-11-20ko BOE eta 2023-12-01eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, 2/2023 Lege Organikoko ahalmenez baliatuta (martxoaren 22ko Legea, Unibertsitate Sistemarena; martxoaren 23ko BOE), baita lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Aritz Leonardo Liceranzu jauna (NAN: ***9685**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1 – D00341-21. Jakintza arloa: «Fisika Aplikatua». Saila: Fisika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (eusk/ing/gazt); Arduraldia: Osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Mekanika eta Uhinak».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2024ko irailaren 23a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.