192. zk., 2024ko urriaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4527
257/2024 EBAZPENA, irailaren 19koa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Raquel Murillo Martin andrea Erizaintzako Zuzendaritzako Giza Baliabideen ondoko izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.
229/2024 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan Erizaintzako Zuzendaritzako Giza Baliabideen ondoko lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Raquel Murillo Martin andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki du, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendaritzako Giza Baliabideen ondokoa izendatzea.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Raquel Murillo Martin andrea Erizaintzako Zuzendaritzako Giza Baliabideen ondokoa izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko irailaren 23an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Debagoieneko ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Arrasate, 2024ko irailaren 19a.
Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,
CARLOS BARRUSO BARES.