Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2024ko urriaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4525

1922/2024 EBAZPENA, irailaren 17koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Maite Yeregui Huarte andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendariordea kargua uzten duen, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerenteak Maite Yeregui Huarte Langileen zuzendariorde izendatu zen maiatzaren 29ko 815/2017 Ebazpenaren bidez.

Aintzat hartuta ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komuna, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoko erakunde sanitario integratuen gaineko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretua, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Maite Yeregui Huarte andrea Barrualde-Galdakaoko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Langileen zuzendariordea kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko irailaren 30ean lanaldia bukatutakoan izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2024ko irailaren 17a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala