192. zk., 2024ko urriaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4524
1385/2024 EBAZPENA, irailaren 17koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Andrés Betrán Visus jauna Kirurgia Plastikoko Zerbitzu Sanitarioko Buru kargutik kendu egiten den, berak eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen ekainaren 8ko 1498/2022 Ebazpenaren bidez, Andrés Betrán Visus jauna Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Plastikoko Zerbitzu Sanitarioko Buru izendatu zuten (2022ko abuztuaren 16ko EHAA, 156. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Andrés Betrán Visus jauna, berak hala eskatuta, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Plastikoko Zerbitzu Sanitarioko burua lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko irailaren 30eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango du eragina.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2024ko irailaren 17a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.