
191. zk., 2024ko urriaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (112 KB - 4 orri.)
- EPUB (237 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4522
IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidea azkentzeko dena.
Emakida Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Jakinarazten da Uraren Euskal Agentzia honek emakida-eskubidea azkentzeko administrazio-prozedura hasi duela iragarki honetako eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituen ur-aprobetxamenduetan.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 163.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan egongo da ikusgai espedientea, nahi duenak azter dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 19a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.