Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2024ko urriaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4519

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 248/2024 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

248/2024 prozedura arrunta, EAEko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2024ko martxoaren 25eko ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egiten da Eugenio Xabier Lloret Carazo Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako oinarrizko eskalako agenteen kategorian eta udaltzaingo-zerbitzuetan sartzeko 2021eko abenduaren 27ko ebazpenaren bidez deitutako hautaketa-prozeduratik kanpo uzten duen ebazpenaren aurkako berraztertze-errekurtsoa.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2024ko irailaren 17a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MIREN DOBARAN URRUTIA.


Azterketa dokumentala