
191. zk., 2024ko urriaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 2 orri.)
- EPUB (151 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4517
EBAZPENA, 2024ko irailaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako graduaren ikasketa planaren aldaketa argitaratzeko agindua emateko dena.
Unibertsitateko irakaskuntzen antolamendua eta haien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorrita, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako graduaren titulu ofiziala lortzera zuzendutako ikasketa planaren aldaketa behin ebatzita (2012ko urtarrilaren 6ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratuta), eta Gradu eta Masterreko titulazio ofizialak egiaztatzeko-baimentzeko, jarraipena egiteko, aldatzeko eta akreditatzeko Gidako 3. atalean adierazitako prozedurari jarraiki (Unibasq / Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Aholku Batzordeak 2023ko ekainaren 14an onartua), honako hau
UPV/EHUren Estatutuetako 187.1.d) artikuluak idazkari nagusiari esleitzen dio UPV/EHUko erabaki guztien publizitatea bermatzeko eginkizuna. Bestalde, 39/2015 Legeko 131. artikuluak xedatzen du arautegi eta xedapen administratiboak kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko direla, indarrean jarri eta ondorio juridikoak izan ditzaten, bat etorrita Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak dioenarekin 10. artikuluan.
EBATZI DUT:
Agindua ematea argitara dadin Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako graduaren ikasketa planaren aldaketa, ebazpen honen eranskinean jasota dagoen moduan. Ebazpen honen bidez aldatzen den ikasketa plana 2012ko otsailaren 8ko Estatuko Buletin Ofizialean eta 2012ko otsailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2012ko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren bidez.
Ikasketa planaren aldaketak ondorioak izango ditu 2024-2025 ikasturtetik aurrera.
Leioa, 2024ko irailaren 11.
Idazkari nagusia,
AITOR ZURIMENDI ISLA.