
191. zk., 2024ko urriaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 2 orri.)
- EPUB (152 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4515
EBAZPENA, 2024ko irailaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, agindua ematen duena argitaratzeko Biomedical Engineering Graduaren ikasketa plana.
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana egiaztatu du, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko Agentziak (UNIBASQ) aldeko txostena egin eta gero; Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena ere badu (2023ko abuztuaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), eta tituluak izaera ofiziala eskuratu zuen Ministroen Kontseiluak 2023ko urriaren 17an hartutako erabakiaren bidez (2023ko urriaren 30ean argitaratua Estatuko Aldizkari Ofizialean).
UPV/EHUren Estatutuetako 187.1.d) artikuluak idazkari nagusiari esleitzen dio UPV/EHUko erabaki guztien publizitatea bermatzeko eginkizuna. Bestalde, 39/2015 Legeko 131. artikuluak xedatzen du arautegi eta xedapen administratiboak kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko direla, indarrean jarri eta ondorio juridikoak izan ditzaten, bat etorrita Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak dioenarekin 10. artikuluan.
Horregatik guztiagatik, honako hau, bat etorrita Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoko 8. artikuluan eta 822/21 Errege Dekretuko 27.4 artikuluan adierazitakoarekin, honako hau
EBATZI DU:
Agindua ematea argitaratzeko Euskal Herriko Unibertsitatearen Biomedical Engineering Graduaren titulua lortzeko ikasketa plana, ebazpen honen eranskinean agertzen den moduan.
Leioa, 2024ko irailaren 11.
Idazkari nagusia,
AITOR ZURIMENDI ISLA.