
191. zk., 2024ko urriaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 3 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4506
AGINDUA, 2024ko irailaren 18koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.
Kontrol Ekonomikoko bulegoaren goi kargudunaren idazkari lanpostua hutsik dago (520010 kodea, 23 dotazioa), eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c artikuluan xedatutakoari bat etorriaz, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren aldeko txostena emanda, eranskinean zehaztutako lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek, betiere honako oinarri hauekin:
OINARRIAK
Lehenengoa.– Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.
Bigarrena.– Izengaiek Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta, bertan, euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena.– Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:
a) Titulu akademikoak.
b) Adminsitrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merezimenduak.
Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Laugarrena.– Deialdi hau Ogasun eta Finantza Saileko sailburuaren aginduz ebatziko da, eta xedapen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez ahal zaio Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agentziaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 18a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.
ERANSKINA
Deialdiko lanpostua:
– Izena:Goi-kargudunaren idazkaria (Kodea: 520010, 23 dotazioa).
– Lekua: Kontrol Ekonomikoko bulegoa.
– Lantokia: Vitoria-Gasteiz.
– Kidegoa: C1 edo C2.
– Destino-osagarriaren maila: 18
– Berariazko osagarria: VI-A
– Hizkuntza-eskakizuna: 2
– Derrigortasun-data: 2014-03-31
Lanpostuan aritzeko eskakizunak:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionarioa izanik, jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
– Administrari languntzaileen eskala edo administrarien eskalakoa izatea.
– Adierazitako kidegoetako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara-eta, horrela, jarduneko zerbitzura itzuli-baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuak eskaintzen, suspentso egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Baina, horretarako, egoera horientzako ezarritako epea beteta eduki behar dute.