
191. zk., 2024ko urriaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 3 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4505
AGINDUA, 2024ko irailaren 18koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.
Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua hutsik dago (520010 kodea, 12 dotazioa), eta, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aurrez aldeko txostena emanda, sail honek erabaki du eranskinean zehaztutako lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea, oinarri hauen arabera:
OINARRIAK
Lehenengoa.– Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den deialdiko lanpostua.
Bigarrena.– Izangaiek Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak, eta, bertan, datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa adierazi behar dituzte. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena.– Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu behar dute, eta horretan informazioa hau eman:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkiten hizkuntzak eta izangaien ustez aipatzekoak diren bestelako merezimenduak.
Izangaiek eskatzen diren betekizunen eta alegatu dituzten merezimenduen frogagiriak aurkeztu behar dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat daukaten beste edozein agiri ere aurkez ditzakete.
Laugarrena.– Deialdi hau Ogasuneko eta Finantzetako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Ogasuneko eta Finantzetako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agentziaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 18a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.
ERANSKINA
Deialdiko lanpostua:
– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 12 dotazioa).
– Lekua: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
– Lantokia: Vitoria-Gasteiz.
– Kidegoa: C1 edo C2.
– Destino-osagarriaren maila: 18.
– Berariazko osagarria: VI-A.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.
– Derrigortasun-data: 2014-03-31.
Lanpostuan aritzeko eskakizunak:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionarioa izatea eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian izatea.
– Administrarien edo administrari laguntzaileen eskalakoa izatea.
– Adierazitako kidegoetakoak diren baina beste administrazio publikoren baten zerbitzuan nahitaezko eszedentzian dauden karrerako funtzionarioak eta eginkizunen etenaldian daudenak edo borondatezko eszedentzian daudenak ere aurkez daitezke deialdira, jarduneko zerbitzura itzuliz, baldin eta egoera horietarako ezarritako gutxieneko epea bete badute.