Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2024ko urriaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4503

2357/2024 EBAZPENA, irailaren 16koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Goiztidi Díaz Basterra andrea izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Aho eta Aurpegi-Masailetako Atal Sanitarioko buru, aldi baterako eta lau urte luzagarriz.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentearen otsailaren 23ko 535/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Aho eta Aurpegi-Masailetako Atal Sanitarioko Buru lanpostu bat betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez. (2024ko martxoaren 15eko EHAA, 55. zk. eta 2024ko martxoaren 25eko BOE, 74. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Goiztidi Díaz Basterra andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Aho eta Aurpegi-Masailetako Atal Sanitarioko buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Goiztidi Díaz Basterra andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Aho eta Aurpegi-Masailetako Atal Sanitarioko Buru, aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko irailaren 23a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2024ko irailaren 16a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala