Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2024ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4494

EBAZPENA, 2024ko irailaren 12koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2024an «Fast Track Innobideak» laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatzen dituena.

2024ko martxoaren 12an, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2024an «Fast Track Innobideak» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta deitzeko ebazpena eman zuen.

Argitaratu zenetik igaro den denboran, eskaera-bolumen garrantzitsua jaso da. Izan ere, programaren helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planaren espezializazio-eremuetan berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza sustatzeko beste ekintza osagarri batzuk egiten laguntzea. Halaber, enpresen egungo premiekin bat dator, eta enpresen lehiakortasuna handitzea bilatzen du, berrikuntza-proiektuak gauzatuz.

Hori dela bide, dagoen aurrekontu eskuragarriaren barruan, bidezkoa da programari esleitutako baliabide ekonomikoak gehitzea.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea 2024an «Fast Track Innobideak» laguntza-programaren oinarri arautzaileen 3. artikuluko 1. apartatuaren aldaketa, honako modu honetan idazteko:

«3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Programa honetara bideratutako baliabide ekonomikoak 9.000.000 eurokoak dira eta 2 jarduketa-ildo estanko eta independentetan kanalizatuta daude (enpresek bata zein bestea eskuratu dezakete): 1. ildoak 8.800.000 euro ditu berrikuntza-proiektuak egiten laguntzeko eta 2. ildoari 200.000 dagozkio berrikuntza sustatzeko gakoak diren ekintza osagarriak egiten laguntzeko.

Baliabide horiek SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarritako hornikuntzetatik eratorriko dira, eta 2024rako Euskal Autonomia Erkidegorako Aurrekontu Orokorretan egongo dira sartuta.».

Bigarrena.– 2024an «Fast Track Innobideak» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak aldatzeko ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2024ko irailaren 12a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.


Azterketa dokumentala