Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2024ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4490

EBAZPENA, 2024ko irailaren 10ekoa, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2023ko maiatzaren 10eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2023ko maiatzaren 22an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Hezkuntzako sailburuaren 2023ko maiatzaren 10eko Agindua, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzen deialdia egin zuena, STEAM hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak gara ditzaten 2023-2024 ikasturtean.

Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak deialdiaren behin betiko ebazpena eman duenez, bidezkoa da ebatzitako laguntzen informazioa argitaratzea, jendeak horren berri izan dezan, aipatutako aginduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko maiatzaren 10eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, STEAM hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak gara ditzaten 2023-2024 ikasturtean. Dirulaguntzen onuradunak honi atxikitako eranskinean zerrendatuta daude.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 10a.

Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria,

AITOR NEMESIO URIONDO USANDIZAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala