Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2024ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4487

AGINDUA, 2024ko irailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Amurrioko (Araba) «Amaurre» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeagatik.

Amurrioko (Araba) «Amaurre» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Bidaide Fundazioa» erakundeak hasitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, unitateen gehikuntza eskatzen da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua), Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Amurrioko (Araba) «Amaurre» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (kodeak: 010195 eta 01000068), 2024-2025 ikasturtetik aurrera, Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko baimena ematea. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 010195 (EAE) eta 01000068 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Amaurre».

Titularra: «Bidaide Fundazioa».

Helbidea: Dionisio Aldama kalea, 16.

Udalerria: Amurrio.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate.

• 2 unitate 0 - 1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

• 2 unitate 1 - 2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

• 2 unitate 2 - 3 urte bitarteko haurrentzat, bata 17 ikaspostuko edukierakoa eta bestea 15 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, guztira 75 ikaspostuko edukierakoak.

– Lehen Hezkuntza: 7 unitate, guztira 175 ikaspostuko edukierakoak.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, guztira 120 ikaspostuko edukierakoak.

– Hezkuntza berezia: 2 gela ireki.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.

Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, bere legezko ordezkariaren bidez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Laugarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala