Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2024ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4484

EBAZPENA, 2024ko irailaren 19koa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita Gaztemundu programaren 2024. urteko ediziorako deiaren ebazpena eta eskabideak aurkezteko epea berriro irekitzen baita.

Azaroaren 14ko 170/2023 Dekretuaren bidez, Gaztemundu programa arautzen da. Dekretu horren 8. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiaren 2024ko uztailaren 3ko ebazpenak Gaztemundu programaren 2024. urteko ediziorako deia egin zuen (2024ko uztailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 110. zenbakia).

Dekretu arautzailearen 8. artikuluarekin bat etorriz, Gaztemundu 2024 programaren deialdiaren oinarriak jasotzen dituen deialdi-ebazpenaren I. eranskinak, lehenengo oinarrian, honako hau jaso zuen: «Oinarri hauen xedea Gaztemundu programarako deia egitea da, programa hori arautzen duen azaroaren 14ko 170/2023 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gazteek egonaldia egin dezaten Euskadin 2024ko irailaren 15etik 29ra (2023ko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 227. zenbakia.)».

Programaren garapenean izandako gorabeherak eta gerora sortutako inguruabarrak direla-eta, ezin izango da programa egin deialdi-ebazpenean aurreikusitako egunetan. Beraz, data berriak zehaztu behar dira programa egiteko eta, ondorioz, lehia-printzipioa errespetatze aldera, eskabideak aurkezteko beste epe berri bat ireki behar da.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gaztemundu programaren 2024. urteko ediziorako deia egiten duen Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiaren 2024ko uztailaren 3ko ebazpenaren lehenengo oinarriko lehen apartatua aldatzea. Aldaketaren ondorioz, lehenengo oinarriko lehen apartatua honela idatzita gelditzen da:

Hau dioen lekuan:

«Oinarri hauen xedea Gaztemundu programarako deia egitea da, programa hori arautzen duen azaroaren 14ko 170/2023 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gazteek egonaldia egin dezaten Euskadin 2024ko irailaren 15etik 29ra (2023ko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 227. zenbakia.)»

Esan behar du:

«Oinarri hauen xedea Gaztemundu programarako deia egitea da, programa hori arautzen duen azaroaren 14ko 170/2023 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gazteek egonaldia egin dezaten Euskadin 2024ko abenduaren 1etik 15era (2023ko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 227. zenbakia.)»

Bigarrena.– Hamar egun balioduneko epe berri bat irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek beren hautagaitzak aurkez ditzaten Gaztemundu programaren 2024. urteko ediziorako deia egiten duen Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2024ko uztailaren 3ko ebazpenaren bidez egindako deialdira.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 19a.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

ANDER CABALLERO BARTUREN.


Azterketa dokumentala