Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2024ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4483

EBAZPENA, 2024ko irailaren 13koa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarena, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitateko tituludunak prestatzeko bekari uko egitea onartu eta haren ordezkoa izendatzen duena.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2024ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunak prestatzeko beketarako deialdia egin zen 2024-2025erako, martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz (34/2023 Dekretua, martxoaren 21ekoa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunak prestatzeko beken programa sortu eta arautzen duena).

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2024ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez, 2024-2025erako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunak prestatzeko bi bekak esleitu zitzaizkien ebazpen horren I. eranskinean zerrendatutako pertsonei. Gainera, ebazpen horretan, ordezkoen zerrenda zehazten zen II. eranskinean.

2024ko abuztuaren 29an, Gizarte Berrikuntzako Zuzendaritzan onuradun baten ukoa jaso zen. Martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren 20.2 artikuluaren arabera, onuradunak uko egiten badio beka hasi baino lehen (kasu honetan, 2024ko irailaren 9an), ordezko bat izendatu ahal izango da, ordezkoen zerrenda ordenatuaren arabera.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2024ko uztailaren 11ko Ebazpenaren II. eranskinean beketarako ordezkoak ezartzen dira; beraz, bertan ezarritako ordenari jarraikiz, onuradun bat izendatu behar da.

Azaldutakoa ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Irati Abad Lópezek (***5200**) aurkeztutako ukoa onartzea.

Bigarrena.– Eider Encinas de Migueli (***8000**) esleitzea Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloko unibertsitate-tituludunentzako prestakuntza-beka. Beka 2024ko urriaren 1etik 2025eko abuztuaren 30era bitartean baliatuko da.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo horri, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 13a.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia,

ION MUÑOA ERRASTI.


Azterketa dokumentala