Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2024ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4482

615/2024 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Familia eta Komunitateko Medikuntzako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionaleko Zerbitzuan Familia eta Komunitateko Medikuntzako Irakaskuntzaren koordinatzaile lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Lanpostu hori hutsik geratzen denez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori Bizkaiko Familia eta Komunitateko Medikuntzako Irakaskuntza Koordinatzailearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Giza Baliabideen Zuzendaritza honek. Lanpostu hori Bizkaiko Familia eta Komunitateko Medikuntzako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionaleko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Lehen Mailako Asistentzia Koordinatzeko Zuzendariordetzako Zerbitzuan dago.

Lanpostuaren atxikipena: Zuzendaritza Nagusia (Bizkaia).

OINARRIAK

Lanpostuaren eginkizunak.

Lanpostuaren eginkizunak familia- eta komunitate-arretako berariazko prestakuntzaren kudeatzailea izango dira, eta familia- eta komunitate-arretako osasun-prestakuntza espezifikoa planifikatzeko, antolatzeko, kudeatzeko eta gainbegiratzeko jarduerak zuzenduko ditu, Bizkaiko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalean.

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea Familia Mediku kategorian.

b) Lizentziaturako goi-mailako unibertsitate titulazioa izatea Medikuntzan eta Familia eta Komunitateko Medikuntza espezialitatea izatea.

c) A1 lanbide-taldean gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea.

d) 2. hizkuntza-eskakizuna, 2010-06-01eko derrigortasun-datarekin.

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko eta Osakidetzako Euskara Planeko gainerako betekizunak.

2.– Aintzat hartuko diren merituak.

Esperientzia, batez ere eremu hauetan:

– Gutxienez 5 urte familia-mediku gisa.

– Esperientzia Lehen Mailako Arretako Unitatearen kudeatzaile gisa.

– Egoiliarren tutore gisa izandako esperientzia.

– Irakaskuntza-metodologiari buruzko prestakuntza.

Era berean, interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu horretan jarduteari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.

3.– Euskararen ezagutza.

Horren balorazioa, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da.

4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideetako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, Iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek haien eskabidea Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabidetako Zuzendaritzara bidali beharko dute datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako Curriculum Vitaearekin.

Dokumentazio hau entregatu beharko dute:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko meritu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Balorazio Batzorde bat eratuko da, Giza Baliabideak Hautatzeko eta Hornitzeko zuzendariordea edo hark eskuordetutako pertsona buru dela, eta, horrez gain, Asistentzia Sanitarioko zuzendaria edo hark eskuordetutako pertsona, Arreta Sanitarioa Koordinatzeko zuzendariordea eta teknikari juridiko bat (idazkari gisa jardungo duena, hitzarekin eta botoarekin).

Hautagaien balorazioa egin ondoren, eta hura aztertu ondoren, proposamena egingo da, dagokion izendapena formalizatzeko. Batzordeak, txosten arrazoitua egin ondoren, lanpostua bete gabe utzi ahal izango du, izangaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.

Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan adieraziko da zein izangai aurkeztu diren eta zein arrazoi hartu diren kontuan lanpostua horietako bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia bete gabe uzteko.

6.– Hautatzeko prozedura.

Ezingo dira baloratu, inolaz ere, deialdiaren iragarkia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merituak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta ziurtatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Hemen abiatzen den prozedura amaitzeko (lanposturako esleitzea edo lanpostua hutsik uztea), ebazpena eman behar du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak. Hori Intranetean eta Osakidetzako webgune korporatiboan argitaratuko da. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu iragarkia EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala