190. zk., 2024ko irailaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4480
2087/2024 EBAZPENA, irailaren 11koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Raúl Torre Puente jauna izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako (Oineko eta Orkatilako Unitatea eta KOTeko Ospitaleko Kanpo Kontsulten arduraduna) Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 8ko 61/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Bilbo-Basurtuko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko otsailaren 29ko EHAA, 44 zk. eta 2024ko martxoaren 5eko BOE, 57 zk.).
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen martxoaren 1eko 490/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko martxoaren 15eko EHAA, 55 zk. eta 2024ko martxoaren 25eko BOE, 74 zk.), zuzendu egin zen urtarrilaren 8ko 61/2024 Ebazpenean lehiaketarako deitutako lanpostuaren izendapena, arlo klinikoa zehaztuz. Hala izendapen hau izatera igaro zen: Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko burua (Oineko eta Orkatilako Unitatea eta KOTeko Ospitaleko Kanpo Kontsulten arduraduna).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Raúl Torre Puente jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzujo Bilbo-Basurtuko ESIko Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko buru (Oineko eta Orkatilako Unitatea eta KOTeko Ospitaleko Kanpo Kontsulten arduraduna).
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Raúl Torre Puente jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Atal Sanitarioko buru (Oineko eta Orkatilako Unitatea eta KOTeko Ospitaleko Kanpo Kontsulten arduraduna) izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko urriaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez baldin bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen; betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bilbao, 2024ko irailaren 11.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.