Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2024ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4479

1314/2024 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Maiteder Mielgo Rubio andrea izendatzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde lanpostua betetzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia argitaratu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 1219/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko abuztuaren 8ko EHAA, 154. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Maiteder Mielgo Rubio andrea aproposa da deialdiko lanposturako eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Maiteder Mielgo Rubio izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko irailaren 9tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala