Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2024ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4478

1313/2024 EBAZPENA, irailaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Unai Zulueta Roales jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzako Azpiegituren zuzendariorde korporatiboaren lanpostua betetzeko izendatzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 1226/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko abuztuaren 8ko EHAA, 154. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzako Azpiegituren zuzendariorde korporatiboaren lanpostua betetzeko deialdia aztertu da.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko izangaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira. Gainera, aurkeztu dituen merezimenduen arabera baloratu dira bere baldintza profesionalak, eta aurkeztutako agiriak ikusita, Balorazio Batzordeak uste du Unai Zulueta Roales jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Unai Zulueta Roales jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzako Azpiegituren zuzendariorde korporatibo izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko irailaren 9tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala