189. zk., 2024ko irailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4475
IRAGARKIA, 191/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.
Administrazioarekiko Auzien Bilboko 1. Epaitegian, Joana Pinillos Bringas andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du (128/2024 prozedura laburtua), Administrari Laguntzailea kategorian zerbitzuak emateko aldi baterako kontratazio-zerrendan jauzi egin izanari eta idazkian aipatutako pertsonen kontratazioa esandako datetan egin izanari buruzko erreklamazioaren ustezko ezespenaren aurka jarritako Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ustez ezetsi izanaren aurka.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 19a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.